Viola d'amore | |
---|---|
viol family (en) eta Baroque instrument (en) | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.322-71 |
Viola d'amore[1] (italieraz ˈvjɔːla daˈmoːre ahoskatua; euskaraz: «maitasunezko biola») XVIII. mendeko viola da braccio moduko hari-instrumentua da, 6-7 hari bitartekoa, koska edo trasterik gabea eta maiz hari sinpatikoak izaten dituena arkuz jotzen diren harien azpian.[2]
Biola horren gorputza edo erresonantzia-kaxa biolen familiako gainerako kideenaren oso antzekoa da, zango-biolarena bezala: estalkiak ez dira sabeleztatuak, sorbalda eroriak eta bi eskotadura. Egurrezko zerrenda batez lotuta dauden bi estalkiez osatuta dago. Erroseta bat du, zango-biola bezala eta hari punteatuko beste instrumentu asko bezala. Hari igurtziko beste instrumentu batzuek ez bezala, ez ditu goiko estalkian dagoen soinua ateratzeko F zuloak, baizik eta sugarraren forma duten bi irekidura ditu.